ESZENA

“Fausto” antzezlana euskaraz, Donostian

Korrika Kulturalak Fausto antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkeztuko du gaur, hilak 29, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Galder Perezek zuzendutako obra Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola eta Diego Perez aktoreek taularatuko dute.

Korrika Kulturalaren webgunean jasotzen denez, “Fausto antzerki-panfletoa, kontzertua eta deskontzertua, komedia, tragedia eta performancea da, betiere, C. Marloweren Fausto antzezlanean oinarrituta”.

Obra askotariko diziplina garaikideak uztartzen ditu: antzerkigintza, musika, diseinua, DJk, rap kultura… Elementu horien bidez, obrari kutsu urbanoa gehitu nahi izan diote. “Kutsu hiritarra gailentzen da antzezlanean, egunero zapaltzen dugun eta zapaltzen gaituen kaleetakoa, musika elektronikoa eta hip-hopa, testu klasiko eta kaletarrekin nahastuz”. Hala, emaitza dinamikoa da, bizia eta akzio handikoa.

Obraren helburua Faustoren mitoa gaurkotzea da: “Ez da inor salbu irteten. Denok bizi gara kartzelan batean preso; batzuetan sistema esaten diogu, besteetan gizartea, jendartea… Baina, finean, itotzen gaituen arrainontzi erraldoia baino ez da”.

Gaurko emanaldia, antzezlanaren euskarazko estreinaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button