ESZENA

Ahotsa lantzeko ikastaroa, Bilbaoeszenan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, emango duen ahotsa lantzeko ikastaroa antolatu du. Justi Larrinaga antzezle adituak hartuko du horren ardura. Ikastaroa otsailaren 28tik apirilaren 4ra egingo da BilbaoEszenaren instalazioetan.

Ikastaroaren helburuak honakoak dira: fonazioan esku hartzen duten organoak identifikatzea eta modu egokian erabiltzea; arnasketa egokia izatea, ahotsean eragina duten jarrera-ohiturez jabetzea edo adierazpidezko alderdia lantzea, horretarako emozioa eta gorputza erabiliz.
Tailerrak lau atal nagusi izango ditu: gorputzaz jabetzea, ahotsa erlaxatzeko eta askatzeko ariketak, testuarekin eta testuaren analisiarekin lan egitea eta, azkenik, inprobisazioko eta adierazpidezko ariketak.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena 944334995 telefono zenbakira deituz edo BilbaoEszenaren helbide elektronikoaren bitartez eman ahal izango da otsailaren 22ra arte. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button