NONTZEBERRI ZIKLOA

Amets Arzallusen “Miñan” lanaz

Amets Arzallusek Miñan (Susa) izeneko lana kaleratu zuen 2019ko hondarretan (hobeto esanda, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde idazleek Miñan izeneko liburua argitaratu dute).
Bertan Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa Ametsek. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da, beraz, Arzallusen narrazioa.

Argitaletxeak (Susa) hala deskribatu zuen lan ederraren aurkezpen egunean: “Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea”.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenek deshumanizazioa pairatzen dute, eta albiste tristeen artean haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko datuak zabaltzen direnean, axolagabekeria erraz zabaltzen da gure artean. Baina urrunetik etorritako pertsona horiek bizitza apal bat badute, etorkizun baten bila datozela garatu nahi dutena, bizitza bakarra, berea, ezberdina, eta inoiz esan den bezala, unibertsala.

Horrexegatik istorio horiek kontatzeak berebiziko garrantzia du, bizitza molde horiek azpimarratzen dituelako. Bizitza bakoitzak zauri bat duelako, eta zauri horrek ere berezi egiten duelako bizitza. Batzuetan zauriak mintzatzen dira.

Kasu honetan, Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da pieza literarioa hori. Bi pertsonen arteko elkarrizketa izan da, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz.

Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Hala, bidaia luze, krudel eta drmatiko horren kronika da Miñan liburua, diogun bezala Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.

Amets Arzallus, euskaltzale sortzaile, idazlea, kazetaria eta bertsolaria ere bada (eta ez nolanahikoa. 2013ko Euskal Herriko  Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen) Bere liburuaz, kulturartekotasunaz, immigrazioaz eta abarrez mintzatzen izan nintzen.

Halako kontakizun gordinak lehen pertsonan irakurritakoan konturatzen gara nola baldintzatzen gaituen modu erabakiorrean jaiotze lekuak, eta zeintzuk diren benetako arazo eta bizitza oztopoak.

Mundu zati txiki honetan jaio gara eta horrek erabat baldintzatzen du gure bizimodua, nahiz eta hemen ere ezberdintasunak badiren. Beste mundu zati batean sorturik desberdintasun horien abiapuntua oso diferentea da. Niretzat inportantea zen migrante baten istorioa kontatzea baina haurtzarotik hasita, herrialde horietako historia oso markatuta dagoelako (kolonizazioa eta horren ondorioak, egoera estrulkturala eta Frantziaren eragina).

Protagonista gure begien aurrean bizi da, gehienetan minez. Idazleak aditu eta idazten du minez. Irakurleak leitzen du, minez. Mina toki orotan?

Niretzat garrantzitsua izan da bera bere minean, bere min erreal guztiarekin erakustea, ezer ezkutatu gabe, baina ez etengabe ezpainetan zauri bat balu bezala, edo minaren dimentsiotik bakarrik erakustea.
Niretzat inportantea izan da bera zaintzea (berak ondo zaindu bere burua dena kontatzerakoan). Hau da inportantea zen bere mina erakustea baina bera osorik eta ez etengabe zauritutako pertsona bat bezala, baizik eta indar bat duen pertsona bat bezala.

Ibrahimak berak kontatzen du liburua. Arzalluz narrazioa eraiki eta, aldi berean, desagertu da.

Bera izan da garrantzitsuena lan honetan, nik hitzak josi ditut.
Bera hitz egiten hasten zenean, niri begira hasten zen, baina gero ez zidan niri begiratzen, eta norabide batera begiratzen zuen. Lehen bere buruari kontatzen zion esaten ari zena, eta gero horren atzean zeuden pertsona guztiei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button