NONTZEBERRI ZIKLOA

“Tabernaria” bakarrizketa, Bilboko EDE Fundazioan

Bertako eszenan tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariak beste kontu batzuez hitz egingo digu, bere beldurrez eta desirez, bai eta beste gai sozial batzuez ere. Hortaz, kaña bat nola zerbitzatu behar den azaltzez gain, harago joango da, eta tabernariak bere beldurrak eta nahiak aditzera emango ditu, gizarte-eztabaidarako gai jakingarriak ere mahaigaineratuz.
Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

Saio ederra izan zen, eta euriak hasierako planak zapuztu bazizkigun ere, arrakastatsua izan zen ekimena, izan ere, ia 100 pertsona agertu baitziren ekitaldira.

Txalo zaparrada batekin amaitu zen antzezlana.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button