ARTEANONTZEBERRI ZIKLOA

“30 emakume ahaztezin”, akuarela erakusketa Nontzeberri Zikloaren eskutik

Elena Ziordia artistaren erakusketa jarriko da ikusgai Simon Bolivar kaleko EDE Fundazioaren egoitzan eta gaurtik aurrera, hiru astez egongo da bertan ikusgai.

Erakusketak, 30 emakume esanguratsuen erretratatuen akuarela margolanak biltzen ditu, bisitariak egoitza honetan solairuz-solairu ikusi ahal izango dituenak Nontzeberri Zikloaren baitan antolatutako ekimenaren eskutik.

Hainbat diziplinatan gure herriaren historian nabarmendu diren emakumeen erretratuak dira denak. Hala, literaturan, bertsolaritzan, pinturan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan edota politikan eragina izan duten emakume ahaztezinak gogoratuko dira. Halaber, erakusketarekin batera, emakume horien bizitzari buruzko informazio zabalagoa eskainiko da bestelako ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin.

Ekimen honek emakume horiei guztiei omenaldia egin nahi die, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei. Baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia ere izan nahi du.

“Emakumeak mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duen arren, errekonozimendu falta nabaria egon da beti”, Elena Ziordia artista eta Nontzeberriko kolaboratzailearen esanetan.

Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa Nontzeberri Zikloaren eskutik dator eta Europako Bauhaus Berriaren jardueren baitan egiten da, EDE Fundazioa Euskadi mailan kide dena.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button