ARTEA

Miriam Isasiren erakusketak “Barriek” programa abiatu du

Barriek  programaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak sormen artistikorako bekak jaso dituzten artista gazteen lanak erakutsi nahi ditu. Erakusketak urte osoan zehar inauguratuko dira  txandaka, bi hilerik behin. Gaur, programaren lehen erakusketa inauguratu da, Miriam Isasi artista gasteiztarraren Lanzamiento de moneda obrarekin.

Miriam Isasi artistaren erakusketa minimalista da, eta ehiza-hegaztiak hezteko artea eta parafernaliaren gainean eraikita dago. Erakusketaren ardatza bideo-instalazioa da, non egileak berak grabatu dituen irudietan maskaradun emakumeak ikusten diren, hegazti harrapakarien rola eginez. Horman ere belatze handi bat agertzen da taxidermiak disekatua.
Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Boloniako Arte Ederren Akademian egin du bere ikasketen parte bat. Artista eta ikerlaria da, eta, une honetan, doktore-tesia egiten ari da.
Martxoaren 6ra arte egongo da ikusgai. Bere ostean Eriz Moreno (martxoaren 8tik maiatzaren 8ra), David Martinez (maiatzaren 10etik uztailaren 3ra), Zaloa Ipiña (uztailaren 5etik irailaren 4ra), ANA RIAÑO (irailaren 6tik azaroaren 1era) eta Amaia Gracia Azqueta (azaroaren 3tik 2017ko urtarrilaren 8ra)

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak  esan bezala “Barriek programaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak goraka datozen artista bizkaitarren berri eman nahi dio gizarteari. Aldundiak laguntza eman die, sormen artistikorako beken bitartez, eta, orain, bultzada bat eman nahi die, beren lehen urratsak egin ditzaten, sormenerako baldintza egokiak sortuz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button