NONTZEBERRI ZIKLOA

EDE FUndazioa. Euskara Plana 20 urte

Ospakizunetan dabil EDE Fundazioa, eta ospakizun guztiek sortzen duten poztasun hori entitateetako lagunekin partekatu nahi izan dugu.
hala, ekinaren 16a, ekitaldi eder bat burutu zen EDE Fundazioan ondo partehartzaileekin.
-Lierni Lizaso Urrutia. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza saileko zuzendaria.
-Lorea Bilbao Ibarra. Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua.
-Bingen Zupiria Gorostidi. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburua eta Gobernuaren bozeramailea
-EDE Fundazioren presidente Jon Mancisidor Solabarrietaren hitzak.
– Galder Lasuen Velasco. Euskalit-eko programa arduraduna. Galderrek urte hauetan egindako lanaren diagnosia luzatu digu.
-Euskara Batzordearen barruan lan itzela egiten duen emakumea, eta EDE Fundazioaren Euskara Koordinatzaile Itziar Etxebarria Gorostiaga.

Bertan ere izan ziren, Labayruko lagunak, Ulibarri Euskaltegiko adiskideak, eta Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat ordezkari ere. Entitatetik makina bat pertsona hurbildu ziren.

Hogei urte pasa dira Euskara Plana sortu zenetik eta agian, kanta zaharrak dioen bezala, “veinte años no es nada, que febril la mirada”, eta abar eta abar. Baina urte horiek guztiak borrokarako urteak izan dira, lan egiteko urteak izan dira, nekatzeko, jausteko eta berriz altxatzeko urteak izan dira.
Denbora luze horretan lan handia egin da hemen euskara suspertzeko, eta entitatean konpromisotzat hartzeko.
Arnasgune handi bat bilakatu da gure entitatea euskararen alde egindako lanarengatik, eta orain ospatzeko garaia etorri da.

Eta EDE Fundazioan zergatik funtzionatu du Euskara-Planak ? Azpimarratu nahi genituzke zenbait aspektu: Entitatearen apustu bat izan delako, Zuzendaritza, patronatu eta arduradunen apustu sendoa; eta Plan inklusibo bat izan da. Hau gure marka dela esan dezakegu, gure ezaugarri garrantzitsuenetako bat; eta Euskara Batzordeko eta lantaldeetako partaideen konpromisoa.

Langileon artean euskararen ezagutza gero eta handiagoa da. Euskara arloetako barne kudeaketan apurka-apurka txertatzen goaz.

Honetan, Ariguneak identifikatu eta sortzeak ere bere eragina izan du. Euskarak eboluzio positiboa izan du. Guztiz normalizatua dago, jantokian, sarreran edota edozein lekutan euskaraz entzutea eta egitea. Euskara beti baliabide gisa ulertu dugu eta ez oztopo giza. Proiektuak eta zerbitzuak euskaraz eskaintzea kalitate adierazle delako. Instituzioen babesa eta laguntza izan dugulako.

Eta Etorkizunari begira, Hirugarren Sektore Sozialetik ere hamaika arrazoi ditugula euskararen presentzia eta erabilera sustatzen jarraitzeko.

Egunak eman zuena bideo eder honetan duzue bilduta: https://edefundazioa.org/egin-dezagun-euskaraz

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button