IKUS-ENTZUN

“Luke eta Lucy” animazioko filma euskaraz

Aurtengo Gabonetan, eta Zinema Euskaraz programaren baitan, Luke eta Lucy animaziozko Europako film garestienetarikoa ikusi ahalko da asteburu honetan Euskal Herriko hainbat aretotan.

Hala, gaur bertan, hilak 23, akzioz eta umorez beteriko istorio hau Gasteizko Florida eta Donostiako Principe aretoetan estreinatuko da. Tolosako Leidorren, berriz, abenduaren 26an proiektatuko dute eta Bilboko Multisen aretoan hilaren 30an.

Filmak bi lagun gazteen istorioa kontatzen du. Dark City-ko hiritarrak Jim Parasite zitalaren menpetik salbatzeko Texaseko Rangers egingo dira. Willy Vandersteenek sortutako komiki liburu arrakastatsuan oinarritua, CG animaziozko film honen zuzendari kidea Wim Bienek Hollywooden animatzaile bezala lan egin zuen Ice Age 2 filmean.

Horretaz gain, www.eitb.tv eta www.kulturklik.net webguneetan streaming bidez eta dohanik ikus daitekeen film zerrenda berrituko da Gabon hauetan zortzi titulu berrirekin. Nontzeberrin ere horrako linka duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button