MUSIKA

Aitzealdenk fest ekimena asteburuan abiatuko da

Kulturaz kultur kooperatibak antolaturik, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean sei musika taldez gozatzeko aukera izango da bi asteburutan. Ayuken Management enpresak 20 urte bete dituen honetan Kulturazek eta Ayuken Management elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua.

Kontzertu sorta martxoaren 15ean hasiko da Viva Belgrado eta Naxkerren taldeen kontzertuarekin. Kordobatik datoz Viva Belgrado taldeko kideak, eta beraien azken lana Cancionero de los cielos aurkeztuko dute.
Beste aldetik, pop eta punk doinuak jorratzen dituen Naxker talde nafarrak Matxenia II diskoa aurkeztuko du.

Hauen osteko hurrengo datak hauxek dira: apirilaren 11n, Ezpalak eta Rodeo taldeen kontzertuak, eta hurrengo egunean, apirilaren 12an, Bala eta Pinpilinpussies taldeak igoko dira oholtzara.

Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button