
Iragan azaroaren 15ean hasi zen Bilboko MEM Naziaorteko Arte Esperimentalen Jaialdiaren edizio berria. Hamaika arte-adierazpide esperimentalekin lotutako proposamenak biltzen ditu: erakusketak, kontzertuak, tailerra, zine-zikloa, eta abar.
Hala, gaur bertan, azaroak 21, topaketa bat izango da Suitzako Joke Lanz artistarekin, Bilboko San Frantzisko auzoko udaltegian, 19:30ean.
Ostiralean, berriz, soinu-emanaldiak izango dira Bilborock aretoan, 20:00etan: Coàgul (Katalunia); Miguel A. Garcia Ensemble (Euskadi), Fasenuova (Asturias) eta Sudden Infant (Suitza).
Miguel A. Garcia Ensemble (Euskadi) egitasmoan ondoko musikariek parte hartuko dute; tartean, hainbat euskal taldetan aritutako musikariak: Lorea Argarate (klarinete); Piñas Baterastro (bateria); Myriam Petralanda (baxua); Ibon Rodriguez (gitarra); Fernando Ulzión (saxo); eta, amaitzeko, Mikel Vega (gitarra).
Fasenuova bikote asturiarra ere nabarmendu behar da; egun Espainian dagoen talde interesgarrienetarikoa baita: “Roberto Lobo eta Ernesto Avelino Fasenuova dira, bikote hau Asturiaseko hiri batean sortu zen, Mieresen hain zuzen ere, eta berezitu da beltzez zikintzen eletronikoaren eta esperimentalaren arteko dagoen musika. Haien musikak hartzen du meatze-ohitura eta industriala, abestiak aurrera joaten dira oxido duten muntaia kateak bezala, eta uluka abestutako hitzek itxuragabetzen dute azido erabiliz. Current 93-tik Suicide edo Esplendor Geométrico-ra doazen loturak dituzte”.
Larunbatean, berriz, adingabeei debekatu dieten performanceak izango dira, Bilborock aretoan, 20:00etan: Vickyleaks (Valentzia); Cráter Collective & Alfredo Costa Monteiro 3quinox (Madrid – Portugal); eta, amaitzeko, Quimera Rosa La violinista (Katalunia).
Asteburua musikarekin amaituko dute MEM jaialdikoek; hala, igandean, Bilborock aretoan, 20:00etan, artista hauek izango dira: Otra Carpeta (Mexico); Anne F. Jacques (Kanada ); eta, azkenik, Astma (Errusia).
Abangoardiako jaialdia abenduaren 3a bitarte luzatuko da; hortaz, hobe duzue egitarau osoa aztertzea: musicaexmachina.com.