BESTELAKOAK

“Ahots Baten” egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Abenduaren 28an eta 29an izango da aurtengo Ahots Baten egonaldia. Pandemiaren erruz ohiko egonaldia bi saiotan egingo dute aurten Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Bertan parte hartzeko izen-ematea, gaur berton hasiko da, azaroaren 23an, eta abenduaren 9ra arte luzatuko da.

“Gabonetako oporraldiak baliatuta egin ohi dugu Ahots Baten sormen egonaldia, 2015ean lehena egin zenetik; aurten, ordea, egonaldia egiteko baldintzak ez daudenez gero, bi saiotan gauzatuko dugu. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean”.

Betiko legez, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta kontalaritza edota literaturarekin  esperimentatzeko gunea izango da Ahots Baten, diziplina horietan aritzen diren 15 eta 22 urte bitartekoei  zuzendutako egitasmoa.

Lehen egunean, literatura eta bertsoa izango dira ardatza. Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko du saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak batuko dira. Bigarrenean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dute parte; amaitzeko, Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko du.

Behin izen-ematea itxita, izena eman duten lagunei jakinaraziko zaie tokia izango ote duten. “Indarrean dauden neurriak bete ahal izateko toki mugatua dagoenez, 20 lagunentzako tokia izango da eskainiko duguna, eta aintzat hartuko da izena emateko ordena”.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button