IKUS-ENTZUN

Zine Maratoia Durangoko Azokan

Atzo, abenduak 6, 12:00etatik 20:00etara, azken hilabete hauetako zenbait estreinaldi jarraian proiektatu ziren Irudienea eremuan dagoen autobusaren pantaila erraldoian. Eta bihar, abenduaren 8an, Haur Literatura Aretoan beste erakustaldi bat egongo da.

Zinema Euskarazek, Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko euskarazko ikus-entzunezko sustapenerako programa, doaneko Zine Maratoia eskaini zuen atzo. Bertan, zenbait estreinaldi ikusi ahal izan dira euskaraz. Etenik gabeko proiekzioa izan zen atzokoa eta Marmaduke, Percy Jackson, Ice Age 3 eta A-Taldea tituluak ikusgai izan ziren.

Bihar ere, Haur Literatura Aretoan haurrentzako zuzenduriko filmen emanaldia egongo da. Hasi baino lehen haurrei eta euren laguntzaileei Zinema Euskaraz programari buruzko azalpen bat emango zaie. Azalpena hiru bideotan oinarrituko da. Filmak, making-of eta programa honekin nola ikus daitezkeen pelikulak erakutsiko dira.

Programaren helburu nagusia hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztea da, euskarazko eskaintza zinematografiko nahikoa bermatzeko eta euskararen erabilera eremu kultural eta sozialetan sustatzeko.   

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button