Ahiztatasuna euskal literaturan
Skolastika plataformatik (Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2022) Josune Muñoz aditua etorri zaigu Ahiztatasuna euskal literaturan gaiaz mintzatzera (bazterketa, pobrezia, aurre juzkuak, begirada feminista,…)
Tailerraren helburua beste autoren lanarekin batera, nekazal eskualdetako emakumezkoen euskal literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea da.
Nahiz eta euskal emakumeen literatura gehienak hirietako lotunea duen, nekazal inguruetan ere bada. Ahozko literaturatik abiatuta eta egungo idazleengana iritsita (Itxaro Borda edo Miren Amuriza, besteak beste) ibilbide oparoa dago. Aurrekoez gain, Bizenta Mogel, Errose Buztintza edota Eulalia Abaitua ere aztertu dira.
Hainbat autore aipatu zituen berak ondu duen ikus-entzunezko entretenigarri eta interesgarri baten bidez.
Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du. Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartuz. 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizteko.