ARTEA

David Hornback argazkilariaren erakusketa, Mongolia gunean

David Hornback (Los Angeles, 1962) 1990eko Pulitzer sariaren irabazlea da, San Jose Mercury News egunkariko erredakzio-kideekin batera, San Frantziskoko Loma Prieta lurrikarari buruzko erreportajeagatik.

Bada, Hornback egun Berlin eta Bilbo artean bizi da, eta bere irudiekin ondutako Loreak erakusketa inauguratuko da, bihar, hilak 6, Bilboko Mongolia gunean; Teresa Marcillaren testuetan oinarritutako poesia-errezitaldia ere izango da inaugurazio-ekitaldian, 19:30etik aurrera.

Mongolia guneak jakinarazi duenez, “Erreportari grafiko ibili da National Gegraphic, GEO, Time, New York Times eta Stern aldizkarietan, beste komunikabide grafikoen artean. Bere lanek lau kontinentetara eraman dute, berriemaile grafikoa izan da Berlineko harresiaren erori zenekoan, Sevillako 1992ko Mundu Erakusketan, eta Normandiako Lehorreratzearen 60. urteurrenean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button