ARTEA

“Sugandila buztana”

Artiumek Ángel Marcosen Sugandila buztana izeneko erakusketa abiarazi zuen maiatzaren 20an. Valladolideko artistaren bideo, argazki eta instalazioak, botere sistemek arrisku egoeran bizirik iraun ahal izateko ihes egiteko mekanismoak sortzeko duten gaitasunari buruzko metafora  izan nahi du erakusketa honek.

Ángel Marcosen erakusketaren izena Sugandila buztana. Planifikazioa eta estrategia da (maiatzaren 20tik irailaren 4ra). Lan honek botere sistemek natura imitatzeko duten gaitasunari buruzko alegoria proposatu nahi digu.
Erakusketan Valladolideko artistaren argazkiak, bideoak, instalazioak eta eskulturak egongo dira ikusgai, botere ekonomikoa, politiko eta erlijioarena eta natura estrategiak planifikatu eta finkatzeko gai den organismo gisan aipagai harturik.

Oroimena eta gogoeta izan dira Ángel Marcos-ek erakusketa honetarako hartu dituen abiapuntuak. Bere haurtzaroko jolasen gaineko oroimenak datoz, besteak beste, erakusketa zabaltzen duen bideoan: gai ez-egonkorrekin egindako biribilgune bat, zeinetan sugandila batek esku ikusezinek darabiltzaten makilen jazarpenetik ihes dagien; azkenean, animaliak buztanari jaregiten dio, buztana iraulka geratzen da, harraparien arreta erakarriz eta horrek ihes egin eta ezkutatzeko aukera ematen dio sugandilari.

Botere politikoaren estrategiei dagokienez, masa alienatuak sortzeko duen gaitasuna aipatzen da erakusketan. Barruan txoriak dituen kaiola txiki bat behin eta berriz errepikatzen den argazki erraldoi batek klonak sortzeko modua eta pentsaera estandarrak hartzea ditu aipagai.

Hiriak, bestalde, boterearen estrategiak planifikatzen eta sortzen diren tokia irudikatzen du artistarentzat. Eta elizak, erlijioak, botere ekonomikoak eta sistema ahaldunek dituzten estrategien gaineko hausnarketa dakar erakusketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button