ESZENA

“Bertatik Bertara 2023” deialdiko proposamenak

Bilboko Udalak, Santander Creativa Fundazioak eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak sustatzen dute Bertatik Bertara 2023 laguntzen deialdia, hiru hirietako kultura- eta sormen-sareak ekimen bateratu batean garatzeko helburuz zabaldu dira berriz. Laguntza hauek jasotzeko epea martxoaren 10ean itxiko da.

“Hiru udalerri horietan duten kulturaren edo sormenaren sektoreko profesionalen, enpresen edo bestelako erakundeen proposamenak biltzea, eta urtean zehar hiri horietako kultura-jardueren programazioetan” sartzea da helburua.

Hiru hirietako ordezkariek osatutako Balorazio Batzordeak aukeratuko ditu sei proiektu guztira, eta bakoitzari 15.000 euro emango zaizkio (aukeratuko diren proposamenei laguntzeko 90.000 euro bideratuko dira guztira) eta ekimenak urte honetan gauzatu beharko dira.
Proposamenak aukeratzeko unean beren kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza hartuko dira kontuan.
Interesa duten kultur eragileek www.santandercreativa.com helbidean aurkituko dituzte deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko eskabide eredua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button