MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdiaren “Herrian” ekimena

Sondikan izango da aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiaren Herrian ekimena, ekainaren 15ean, eta egun horretan Cala Vento, Chill Mafia, María Escarmiento, El Último Vecino eta beste talde asko arituko dira zuzeneko musika eskaintzeko.

Hala, ekainaren 15ean, Sondikako kaleak zuzeneko musikaz beteko dira Cala Vento indie-rock bikote kataluniarrarekin. Chill Mafia nafarrak ere hurbilduko dira beren jarrera lotsagabearekin. María Escarmiento nortasun handiko emakumea da eta askotariko estiloen eskaintza egiten du. Gazzi taldea ere bertan izango da.
The Lizards Bartzelonako power hirukote bat da, soinu irmoa duena, Joan Jett, Motörhead edo Misfits taldeen eraginpean. Korrontzi euskal taldea oso ezaguna da gure artean, eta trikitixan, txalapartan edo albokan oinarritutako musika ekarriko du berriz.
Yogurinha Borova abeslaria, aktorea, aktibista, drag queena… ikusteko gogoz.

Horietaz gain, Sondikako agertokietan beste artista hauek ere ikusi ahal izango ditugu: Suave, Bilboko abeslari eta konpositorea; Sarria malagarra, espainieraz abestutako pop rockaren promesa handienetako bat; Alai DJ, ekoizle eta artista elektronikoa; Xsakara rapero bermeotarra, eta abar.

Talde guztien gaineko datuak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button