MUSIKA

Amorantek Chillida Lekun kantatuko du gaur

Amorantek Hernaniko Chillida Lekun egingo du kontzertua gaur, maiatzak 24.

Iban Urizar musikariaren proiektua da Amorante. 2014tik han-hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Urizar Euskal Herriko musika esperimentalaren eta inprobisazio librearen eszenarekin lotuta dago, Bizarra edo Mengele quartet, popa edo rocka bezalako proiektuetan Joseba Irazoki edo Rafa Ruedaren bandetako kide gisa ibilia, edo folkean Joseba Tapia musikariarekin batera.

“Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren espiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oihartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.”

2020an Bat edo Hiru izeneko diskoa kaleratu zuen. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza zen hura, “iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen”. Disko hori Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu zuen.
Joan den urtean, Harri herri har lana sortu zuen. Amorantek Felix Buff eta Hasier Oleaga bateria-jolea, Hatxeren pianoa, Xabier Zeberioren hariak, eta Amaia Mirandaren gitarra izan ditu ondoan, besteak beste.

Bere musikaren jatorria urruneko oihartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button