BESTELAKOAK

“Zestafesta” jaialdian, diseinua eta sormena

Larunbatean, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondarribiko Udala, Bidassoa Basque Brewery eta Eskua Paper entitateen bultzadaz, Zestafesta jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute Hondarribian. Bertan,  Bonita Estudioak, Andoni Beristainek, Isa Muguruzak, Pensando en blanco proiektuak, AG Caligrafía estudioak, Banaka tailerrak eta Kulluxka estudioak hartuko dute parte. Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoen eskutik sortu da sormenaren eta diseinuaren jai hau.

Ekimenaren helburua da sormen-talentua ezagutzera ematea. “Uste dugu ponentziek Hondarribian eta, are, Gipuzkoan hutsik dagoen espazio bat bete dezaketela, era honetako topaketak beste hiri batzuetan egiten baitira, baina ez hemen. Diseinu grafikoaren sektorerako, sektore bisualerako, ilustraziorako edo arte-zuzendaritzaren sektorerako garrantzi handia duten topaketak dira, sektorea profesionalizatzeko oso lagungarriak baitira. Garrantzitsua iruditzen zaigu sinergiak sortzea eta gure hizkuntzarekin trebatuta ez dauden guztientzako sortzaile baten lanak esan nahi duenari buruzko begirada zabaltzea”, adierazi dute antolatzaileek.

Lehenengo edizio honetan sormen-tailerrak egongo dira goizean, Ainhoa Gordo (AG Caligrafía), Kattalin Agueda (Banaka Tailerra) eta Libe eta Maore Sagarzazuren (Kulluxka) eskutik. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, topaketak gauzatuko dira sormenaren munduko adituekin: Bonita Estudioa, Andoni Beristain, Isa Muguruza eta Pensando en Blanco.

Datu guztiak: Zestafesta

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button