MUSIKA

Rudelari Eguna, Gernikan

Aurtengo XII. Rudelari Eguna maiatzaren 25ean egingo da Gernikako kaleetan, tabernatan eta Astra aretoan.

Hamabigarren edizio honetako iluntze eta gauerako gorde beharko dira indarrak, izan ere, arratsaldeko 18:00etan, bertako Arrano tabernan, eta Rudelari Sound Systemen eskutik musika eta giro apartarekin hasiko da eguna.
Ondoren, 20:00etatik aurrera Bagaboos taldea ikusteko aukera izango da dohainik, Aterpe tabernan. Bilboko talde berri honen lehenengo taularatzea izango da hori, hortaz, adi egon!
Astra aretoan izango dira kontzertu nagusiak 22:00etatik aurrera. Lehenengo taldea ska eta jazza egiten dituen Amaika Rude Sound talde bilbotarra izango da, besteak beste Akatz taldeko musikari batzuek osatutakoa.
Horren ostean jada 16 urte martxan dabilen The Bandits taldea izango da. Makina bat musikarik osaturiko talde hori lehen aldiz izango da Astran. Eurek Castellóko ska, rocksteady ta early reggae nahasten dituzte.
Egunari amaiera emateko berriz, Irene Suarez arituko da biniloak jartzen Zeppelin tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button