LITERATURA

Aingeruak eta neskameak

Aingeruak eta neskameak izeneko lana da June Fernandez idazleak idatzitako saiakera. Atzo bertan, susa argitaletxeko Lisipe bildumako ale berria aurkeztu zuten Donostian.

Argitaletxeak berak adierazi digu obraren sinopsia: Erraza da feminismo abolizionistak “alokairuzko sabelak” gisa izendatutako fenomenoaren kontrako jarrera morala izatea, baina askoz zailagoa da errealitate globalizatu honi konponbide politiko egingarria aurkitzea. Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko, gorputz autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?
Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko desberdinetako euskal feministen eskutik. Eslogan bidezko eztabaida polarizatuei iskin eginez, zalantzak, ñabardurak eta pluralismoa aldarrikatzen ditu kazetaritza-saiakera honek.

Lana hemen irakur daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button