BERTSOTAN

Arrigorriagan bertsolari gazte onenak

Maiatzaren 25ean bertsolari gazte asko bilduko dira Arrigorriagan. Taldekakoaren lehenengo fasea amaitu da, eta erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten. Finalaurreko bakoitzeko irabazleak geroago finalean kantatuko du.

Hortaz, egun inportantea izango da larunbatean, bertsoaren inguruan ekimen asko antolatu baitira. Arratsaldean hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta bertako irabazlea finalerako sailkatuko da.
Hala, 1. finalaurrekoa, 16:00etan egingo da Arrigorriagako eskolan, eta hor, Pirata bertso-taldea, Troiako zaldia, eta Zapatilapeko txikliek taldeak arituko dira. Geroago, 2. finalaurrekoa, 17:30ean, Arrigorriagako kaleetan, LauBuru, LeartiBai eta Zornotzako Bertso Oskola bilduko dira. Azkenik, 19:00etan, eta Arrigorriagako kaleetan, Durangalduek, Far West eta Taket izeneko taldeak arituko dira. Geroago finala etorriko da, 22:00etan, Elizondo jatetxean.

Beste aldetik, goizean eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako eskolan. Bertan, 200 gaztetxo inguru bilduko dira, eta ostean, 11:30ean, bat-bateko txapelketaren finala izango da.

Egurre gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button