ESZENA

“Irriziklo” ekimenean Las Katastrofen taldearen umorea

Otsailaren 25ean hasita eta martxoaren 18ra arte, Nafarroako Antzerki Eskolak Irriziklo izeneko ekimena hartuko du. Umorea nagusi den ziklo honek lau emanaldi bilduko ditu aurten, guztiak 19:00etan hasiko direnak.

Lehen egunean Inprolabel taldeak Inprofestakzioa pieza egin zuen. Gaur martxoak 4, Las Katastrofen taldeak Beste Bat  egingo du. Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena! Ez dago federaziorik. Mundu guztia partehartzera gonbidatua dago, bere kontura. Hatxe eta Zeta aldapan behera abiatuko dira gauza biribilak bezala. Jaitsiz, jausiz, noraezean. Teknikak lagunduko ote die abiadura eta oreka artean mantentzen, burua apurtu gabe? Inork ez du esan hau erreza denik baina dibertigarria izan daiteke! Leire Olaran eta Aratxo Angulo bikoteak barre algarak sortaraziko dizkio publikoari.

Hurrengo saioak: martxoak 11, Txizatoki Bat Eszenatokian & Hamalau (Tartean); eta  martxoak 18, Jo! (Magma Mia).

Show More

Related Articles

Back to top button