LITERATURA

“Emakume* izateko 60 modu” euskarazko liburuen gida

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek Emakume* izateko 60 modu izeneko irakurketa-gida kaleratu dute. Ekimenaren antolatzaileak honako hauek izan dira: Malerrekako Mankomunitatea, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Baztango Udala, Sakanako Mankomunitatea, Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Gida horretan emakumeak protagonista diren liburuak agertzen dira, guztiak euskaraz, eta liburu berriak zein klasikoak ere badaude, eta adinaren arabera daude sailkatuta.

Ekimenaren helburua da “berdintasunari loturako baloreak zabaltzea euskarazko kalitatezko liburuen bidez. Hautatutako liburuek hausnarketarako parada eman nahi diete adin guztietako irakurleei. Horretaz gain, emakumeek bizi dituzten hainbat errealitate ezagutzeko aukera eskaini nahi du. Horiek horrela, genero berdintasunera eramango gaituen bidean, proposatutako zerrenda lagungarri izatea nahi dugu.”

Guztira 2.000 gida banatu dira doan toki publikoetan: ikastetxeak, liburutegiak, kultur etxeak, liburu dendak…

Jakingarri guztiak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button