ESZENA

“Identitarteak” antzezlanaren agurra

Martxoaren 7an, larunbatean, 19:00etan, Bira Kultura Bilbok ondutako Semiosfera Fest ekimenaren barruan Identitarteak antzezlanaren agurra egingo dute Galder Perez, Ane Zabala eta Aitor Garcia de Vicuña aktoreek. Identitarteak, Lutxo Egiak idatzitako antzezlana, Gilkitxaro taldeak eraman du oholtzara.

Ane Zabala eta Galder Perez galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan, Lutxo Egia idazlearen testua abiapuntu hartu eta Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin antzezlana sortu dute.

“Izan ala ez izan, antzerkiaren galdera handietakoa izan, bada. Aritu ala ez aritu, hori ere bada teatroaren beharrezko jolasa. Antzerki lan honetan jokatzen duten pertsonaiak zerbait, norbait, izatera aritzen dira, solasean, jolasean. Etengabeko bilaketa den solasaren jolasean arituko dira, galduko dira eta aurkituko dira. Pertsonaiak ala ez pertsonak. Identitateak ala identitarteak. Identitate hitza aipatu gabe, terminoa eta terminoekin soka batean galtzeko moduko jolasa planteatzen dute Finn eta Seric  protagonistek. Beti ere umorez, jolasa bestela ez baita jolas. Eta baita ironiaz beti ere, solasa bestela ez delako solas. Absurdua, ezta? Bai, izan bada, badelako. Hala ari delako.”

Show More

Related Articles

Back to top button