ESZENA

2025eko Lautan Hiru Antzerki-ekoizpenari laguntza

Euskararen Akademiak Bilboko Udalaren babesarekin 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza. Horren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Orain bosgarren deialdia egin da, eta 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatuko den lanari.

Interesa izanez gero, adi baldintza hauei: antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute, eta euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak.
Bakarrizketak ere onartuko dira.
Azkenik, lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak

Lanak (gidoia eta proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea urriaren 6an amaituko da.

Jakingarri guztiak: Lautan Hiru

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button