MUSIKA

Musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak, Gipuzkoan

Gipuzkoan Gazte Tour ekimenak musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen ditu. Aurtengo edizioak hitzordu ugari izango ditu: kontzertuak, masterclassak, tailer pedagogikoak eta askoz gehiago. Programa Andoainen abiatuko da, Raymond Naval koreografoarekin, eta, ondoren, kontzertu bat egingo da Basteron, Soge Culebra, Anixe eta Láx Lázaro musikariekin.

Betiko legez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak bultzaturiko Gipuzkoan Gazte Tour programa 16 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzendua dago, eta horren helburua esperientzia aberasgarria eta dibertigarria eskaintzea da, beti ere, musika eta arte eszenikoak protagonista bihurtuta.

Gazte Tour Gipuzkoa osora zabalduko da, eta Hondarribia, Zumarraga, Eibar, Arrasate eta Ordizian izango dira hitzorduak. Aurten, besteak beste, jarduera hauek eskainiko dira: euskarazko rap tailerra La Basurekin, DJ tailerra Oihan Vegarekin, eta dantza-masterclassa sektoreko profesional ezagunekin. Jarduera osagarri horiek aukera ematen diete gazteei ikasteko eta beren trebetasun artistikoak giro estimulatzaile eta sortzailean garatzeko.

Andoainetik pasa ostean, Ordizian dantza masterclass bat egongo da, ekainaren 7an, ostiralean, D’Elikatuz zentroaren aretoan, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emana. Ekainaren 8an, musika programazioa egingo da Plaza Nagusian. Bertan, Gaztea irratian izugarrizko arrakasta izaten ari den Tatta artista euskaldunak parte hartuko du, eta harekin batera We are Spinellis bizkaitarrak igoko dira oholtzara.

Hori eta gehiago ere, Gazte Tour ekimenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button