ESZENA

Gasteizko “Komedialdia” jaialdiaren laugarren edizioa

Aurtengo Komedialdia jaialdia, urriaren 22tik 27ra bitartean egingo da Umore eta kolore lelopean, “umore mota desberdinak eta kolore batzuekin duten identifikazio bitxia jorratzeko, baita umorearen eta komediaren bidez, aurrez aurre dauden muturren artean dagoen unibertso askotarikoaz hitz egiteko ere”.

Halarik ere, jaialdiaren lehen ekitaldiak ekainean izango dira: Las Fellini taldea; geroago, Andoni Agirregomezkorta ekainaren 14an arituko da Vital Kulturunean, Dendaraban; eta ekainaren 25ean Crayón, tras los pasos de un dibujante vitoriano oculto erakusketa inauguratuko da Fournier Karta Museoan.

Gasteizko Umore Jaialdiak harrera oso ona izaten du bertan, eta horrexegatik, denboran zein lurraldean ere zabalduko da. Horrela, Gasteizek eta Arabako gainerako kuadrillek urte osoan zehar izango dituzte ekintzak. Arabar lurraldean egingo duen hedapenean Zazpi kolore, zazpi kuadrilla atala estreinatuko da, eta, horren bitartez, hainbat komedia ekitaldi programatuko ditu Arabatik.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago, komedialdia.com webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button