ARTEA

Arte plastiko eta Ikusizkoetarako laguntzen programa

Uharteko Arte Garaikide Zentroak makina bat eskaera jaso ditu Arte plastiko eta Ikusizkoetarako laguntzen programan. Horietarik honako izen hauek aukeratu dira proiektuak aurrera eraman ahal izateko: Gorka Beunza, Paula Eslava, Katixa Goldarazena Azpirotz, Idoia Leache Olagüe, Marisa Mantxola, Mikel Usetxi, Lara Molina, Ignacio Navas, Javier Ozcoidi Arricibita, Iker Serrano Robles, Iñigo Zubikoa eta Oskia Paternain.
Artista hauek ideia artistikoak garatzeko 85.500 euro banatuko dira proiektu guztien artean.

Programak ikerketa arloko proiektu artistikoak bultzatu nahi ditu pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Deialdiak honako helburu hauek ditu: ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea, eta hain zuzen ere, horretarako deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko.

Aukeraturiko artistek Uharte Zentroan lanerako espazioa eta baliabide eta ekipamenduak erabiltzeko aukera izango dute, bai eta proiektuak garatzeko beharrezko aholkularitza ere. Proiektu horiek 2025ko martxoaren 20a baino lehen amaituta egon beharko dute. Era berean, aurkezpen kolektibo bat egingo da 2025an, zehazten diren data eta baldintzetan.

Egileen proposamen gaineko xehetasunak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button