MUSIKA

Donostiklubak musikaz beteko du hiria urriaren 1etik 9ra

Udazkeneko musika jaialdi honen antolatzaileek haien webgunean adierazi dutenez, pozik daude aurten atondu duten egitarauarekin.

Hasteko urriaren 1erako Reggae Gaua lotu dute: In Da Glory Studios Showcase (20:30ean), Gabylonia (21:30ean), Morodo (22:30ean) eta Revolutionary Brothers Soundsystem (24:00etan).

Biharamunean, berriz, Joan Colomo (23h00ean), The Last 3 Lines (23:45etan), Standstill (01:00etan) + Eric Fuentes, The Unfinished Simpathyrekin laguntzarekin (02:30ean), eta amaitzeko Le gran Bukowski disko jartzailea (03:30ean).

Urriaren 7an eta Loreak Mendian Gaua lelopean, Corazón (21:00etan) eta Single (22:15etan). Singlek, Teresa Iturrioz eta Ibon Errazkin, lan berria aurkeztuko dute. Emanaldiaren amaieran musika Le Bukowki tabernara igaroko da P3z disko jartzailearekin 24:00etan. Film laburrak ere ikusi ahal izango dira.

Urriaren 8an, beste hiru artista arituko dira, oraingoan rock kantautoreak: The Ìndio (21:00etan), Damien Jurado (22:00etan) eta Josh Rouse (23:15etan). Hirugarrenak azken urteetan egin diren lan onenetarikoak plazaratu, tartean, 1972 liluragarria. Estatubatuarrak ,oraingoan, Turista gaztelaniaz eta ingelesez abesturiko eta bossa eraginekin bustiriko azken lana aurkeztuko du.

Azkenik, urriaren 9an, Klaus & Kinski (23:00etan), Joe Crepusculo (24:00etan), Triangulo de Amor Bizarro (01:15etan), eta Discoteca Oceano vs Desparrame (2:30ean). Triangulo de Amor Bizarro galiziarrek Año Santo noise-rock estiloko diskoa plazaratu berrian bilduriko doinuak joko dituzte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button