ARTEA

Ismael Fidalgo, pintore espresionista baten abentura

Ismael Fidalgo Sopuertako margolariaren atzera begirakoa izango da ikusgai urte osoan Enkarterrietako Museoan. Izan ere, museoak omenaldia egin nahi dio Trapagaranen hil zeneko bigarren urteurrenean.

Orotara 100 koadro inguru paratu dituzte museoan, baita paper gainean eginiko beste 30 bat obra, hala nola, marrazkiak, gutun apainduak eta dokumentazioa. Horretaz gainera, Enkarterrietako artista honen bizitza jasotzen duen dokumental bat ere ikus daiteke.

Bere obraz gain, Fidalgoren hiru busto irudi eta beste artista garrantzitsu batzuk egin zizkioten erretratuak ere paratu dituzte, Ibarrola, Apezetxea, Etxarte, Marce Bañales edo Chumy Chumezek eginikoak, besteak beste.

Hala, 1957. urtean iritsi zen Trapagaranera, eta industriak eta meategiak pintatzeari ekin zion. Hori dela eta, Meategien margolaria eta Enkarterriko Margolaria izendatu zuten. Lehen urteetan inpresionismoa jorratu zuen, baina gero espresionismoan murgildu zen buru-belarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button