BESTELAKOAK

Vianako Printzea Kulturaren Sariaren deialdia

Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren-Vianako Printzea Erakundearen bitartez, Kulturaren esparruko pertsona edo entitate aipagarrien ibilbidea aintzat hartzea xede duen Vianako Printzea Kulturaren Sariaren hurrengo edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu. Saria emateko, bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa hartuko da kontuan. Hautagaiak otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek osatutako Epaimahaiak aurkezten diren hautagaiak aztertuko ditu, eta, bakoitzaren merezimenduez gainera, hautagaiak Nafarroarekin duen lotura berezia ere baloratuko du.

Proposamenak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea, 39, 1.; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatu bidez, gutun-azalean 2019ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean. Proposamenak, aipaturiko helbide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak lana zabaltzeko proiektu bat egingo du, gehienez ere 20.000 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button