ESZENA

“Barealdi magikoa” eszena lana, Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokira dator, euskarazko eta gaztelaniazko bertsiotan ikusi ahalko den Tanttaka euskal antzerki konpainiaren Barealdi magikoa izenburuko lana, duintasunaren eta bizitzaren esanahiaren bilaketa erakusten duen istorioa.
Bi emanaldi eskainiko dira euskaraz, biak ere urtarrilaren 29an, 11:00etan eta 20:00etan.

Barealdi magikoa (La calma mágica gaztelaniaz) euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko da, eta horretarako bi antzezle talde osatu dira. Hala, lanaren euskarazko bertsioan arituko diren antzezleak Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jose Kruz Gurrutxaga, Itziar Ituño eta Martxelo Rubio izango dira, eta lanaren gaztelaniazko bertsioaren antzezleak Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Aitor Mazo eta Iñaki Rikarte izango dira. Alfredo Sanzolek zuzentzen ditu bi bertsioak.

Eta datu kuriosoa era badago, izan ere Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia bi bertsioetan arituko dira, eta bietan, pertsonaia desberdinak interpretatzen dituzte.

Iñaki Salvador izan da Barealdi magikoa lanaren musikaz arduratu dena, eta lanaren testuak Harkaitz Cano idazleak itzuli ditu euskarara.

Lanak Olivierren istorioa kontatzen du. Bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia da, eta tarteka haluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo dio; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila ibiliko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button