BESTELAKOAK

Uriberen poesía eta Mertens-en pianoa

Gaur, martxoaren 25ean, Bilboko Arriaga Antzokian, Kirmen Uribek Mussche bere eleberriaren zatiak errezitatuko ditu, Wim Mertens musikari belgikar ospetsuak pianoan lagunduta.

Sorkuntza garaikideko pertsonaia garrantzitsu biren eskutik etorriko da ikuskizun interesgarri bat. Kirmen Uribe euskal idazlea, Wim Mertens musikari belgikar ezagunarekin batera egongo da eszenatokian. Azken honek pianoa joko du, eta une batzuetan bere ahotsa ere jarriko du; eta Kirmen Uribek Mussche  bere eleberriaren zenbait zati errezitatuko ditu. Mertensek berak idatzitako musika ere eleberrian inspiratuta dago.
Bizitza eta ibilbide artistiko desberdinak dituzten arren, oso gertu daude kulturaren, eta baita munduaren, ikuspegi gizatiarrari eta solidarioari dagokionez. Konpromiso horren fruitu gisa, orain Arriaga Antzokian aurkeztuko den proposamen artistiko hau sortzen da.

Uriberen lanak hauxe kontatzen du: “1937ko maiatzean, Robert Mussche idazle belgikarrak gerraren ondorioz ihes egindako euskal neskato bat hartu zuen Ganteko etxean. Neskatoa ezagutu izanak sakon aldatu zuen Mussche eta pixkanaka giza eskubideen alde jarduteari ekin zion. Horrela, Gerra Zibilean kazetari moduan parte hartu zuen eta II. Mundu Gerran nazien aurkako erresistentzian murgildu zen.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button