BESTELAKOAK

Uharte birtual baten kudeaketan oinarrituriko lehiaketa sarean

Beazek Bizkaiko unibertsitario eta Lanbide-Heziketako ikasleen artean berrikuntzarako gogoa sustatzeko antolatu duen Ideien Uhartea on-line lehiaketa martxan da. Horretarako, Beazek ekimena, sormena, malgutasuna eta inguruarekiko moldakortasuna eta talde-lana, besteak beste, bultzatu nahi dituen jokoa prestatu du.

Izan ere, banaka ere izena eman daitekeen arren, soilik Bizkaiko fakultate eta Lanbide-Heziketako ikasle zein tituludunek osatutako hirukoteek esku hartu ahal izango dute eta erabakiak beti koordinaturik eta denak ados jarrita hartu beharko dira.

Jokoa uharte birtual baten kudeaketan datza eta berez ez dago ekintza on edo txarrik, hartzen den estrategiaren eta inguruaren egoeraren araberakoa izango da dena. Plataformak berak erabkitzen du mugimenduak onak diren ala ez. Hilabeteko epean, astean behin jokatuz, jokalariek azpiegitura, energia eta hornidura arazoak konpondu beharko dituzte. Informatika programak zein taldek aurkitu dituen konponbiderik eraginkorren eta berritzaileenak erabakiko du. Azken saioa bertatik bertara burutuko da uztailaren 28an. Orduan jakingo da nork irabazi duen 3.000 euroko bidaia-bonua (1. saria), eta iPad-ak (2.a).

Argibide gehiago eta izena emateko hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu