BESTELAKOAK

“Urbanbatfest”, laborategia den jaialdia

Urbanbatfest laborategia den jaialdia da, eta edizio bakoitzean hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta bestelako esperientziak gurutzatuz, eta formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean elkarguneak ezarriz. Jaialdian hiri-errealitatearen eta errealitate horrek dituen gatazken azterketa egiten da diziplina anitzeko programazio baten bitartez.

Aurten Bilboko arkitektura, hirigintza eta gizarte berrikuntza jaialdia, Urbanbatfest, azaroaren 5etik 21era bitartean luzatuko da.

“Jaialdia jarduera desberdinen arabera antolatzen da, eta hiriaren eraldaketa lortzeko tartean sartuta dauden eragile desberdinen arteko topaguneak abian jartzeko ahalegina egiten du: administrazio publikoa, gizarte-eragileak, kultura arloko eragileak, ekonomia-arloko eragileak, unibertsitatea, herritarrak…
Elkarlaneko berrikuntza irekiaren ideia horretatik abiatuta, kultura aldaketa bat bilatzen dugu, publikoa denari, guztiona denari buruzko hainbat jarrera eta balioetan ez ezik, hiria eraikitzeko moduan ere eragina izango duena.”

Egunotan, mahai-inguru, elkarrizketa, musika kontzertu, aurkezpen eta bestelako hitzorduekin batera, Polis. 7 Lecciones de los premios europeos de espacio público urbano izeneko erakusketa abiatuko da Zorrotzaurreko La Terminal aretoan. Espazio Publikoko Europar Sarien lehen hamar edizioetako 28 obra nabarmenen erakusketa, David Bravok komisariatua eta Bartzelonako Kultura Garaikide Zentroaren (CCCB) eskutik.

Egunez eguneko programazio guztia Urbanbatfest jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button