MUSIKA

Eskoriatzako “Errekan Gora” jaialdia martxan

Uztailaren 28ra bitartean luzatuko da Eskoriatzan Errekan Gora jaialdia “osagai ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak, baita arte mota desberdinak eta jatorri anitzekoak ere” nahasten dituena.

Atxorrotx Kultur Elkarteak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen jaialdia uztailean garatuko da. Joan den asteburuan, Aukeran Dantza Konpainia (ostiralean) eta El Trio Medianoche (larunbatean) musika taldearen ikuskizunak izan dira protagonistak.

Aste honetan, uztailaren 14an, bertako Gernika plazan, eta 22:30etik aurrera, Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua izango da. “Gitarra, ahotsa eta bateriarekin eraikitzen dituzte beraien kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak jorratzen dituzte, soinu biluziak…”

Datorren asteko barikuan, Depedro kantariaren kontzertua izango da. Hor, El Pasajero estudioko laugarren diskoa aurkeztuko du. Hurrengo egunean, uztailak 22, eta Herriko plazan,  Bakiotik oso gertu dagoen Akatz irlaren izena hartu duen musika taldearen kontzertua programatu dute.

Azken egunean, uztailaren 28an, helduentzako ipuin kontaketa ondu da Dorleta Kortazarren eskutik.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button