MUSIKA

Eskozia eta Euskal Herriko musika eskutik helduta

Aly Bain eta Phil Cunningham bikote eskoziarrak eta Xabi Aburruzaga trikitilariak kontzertu berezia eskainiko dute larunbatean, martxoak 10, 20:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Bertatik adierazi digutenez, Bain eta Cunningham, eskoziar musika tradizionalaren bi musikaririk onenetarikoak dira. Bikote izugarria osatzen dute, melodien apaltasuna eta beraien musika tresnekin (esku soinua eta bibolina) erakusten dute beraien piezak maisu lanak direla.
Beraiekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilaria izango da, Glasgow-ko Celtic Connections jaialdian aritu ondoren, hirukote formatuan aurkeztuko ditu bere azken diskoetako abestiak, eta KeltiK azken diskoko abestiak nabarmenduko dira.
KeltiK
(2016an grabatua) diskorekin Xabi Aburruzagak Celtic musika omenduko nahi izan du, eta hori lortzeko hainbat lagunekin grabatu zuen lana duela bi urte, tartean, Aitor Antruejo (gitarra eta mandolina), Xabi Zeberio (biolina), Mikel Artieda (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Eta beste askok hartu zuten parte proiektu horretan: Oreka TX, Alos Quartet, Ed Boyd, Yann Le Bozec, Niamh Ni Charra, Martin O’Neill, John Joe Kelly, Callum Stewart, Brian Finnegan, Anxo Lorenzo, Ciaran Ryan, Rua Macmillan, Susana Seivane, Gus Sicard, Alasdair Fraser, Natalie Haas eta Ross Ainslie. KeltiK-en aurkezpena Getxoko Folk Jaialdian izan zen 2016ko irailean.

Hitzordua, esan bezala, larunbat honetan izango da, Sopelako Kurtzion, arratsaldeko 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button