ARTEA

Peruko argazkilarien proiekzioa egingo da Durangon

Peruko argazkilarien lanekin osatutako proiekzioa izango da gaur, ekainak 18, Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan; emanaldia Begira Photo Festival jaialdiaren IV. edizioaren baitan egingo da.

Proiekzio horretan ondoko argazkilarien lanak pantailaratuko dira: Ricardo Yui, Mafe García, Solange Adum, Ana Cecilia Gonzales, Héctor Emanuel, Sandro Aguilar, Maya Watanabe eta Dante Pineda.

Bihar, halaber, CFC Bilbao argazkilaritza garaikideko zentroan aritu diren ikasleen lanekin egindako emanaldia ere izango da, toki eta ordu berean. Proiekzio horretan honakoek parte hartuko dute: Zaloa Fuertes, Iñaki Folgado, Judit Urquijo, Mike Bradley, Helena Goñi, Iván Urarte , Leonor Uriarte eta Godzilla.

Kinua Argazki elkarteak antolatzen duen Begira Photo 2014 jaialdiak argazkilaritza garaikidearen mundua jorratuko du beste behin, Durangon, ekainaren 10etik 29ra.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta erakusketak, proiekzioak, hitzaldiak eta hamaika artistaren irudi ederrak osatuko dute programazioa. Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea, eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera ematea izango dira ardatz nagusiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button