ARTEA

Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak

Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan. Laguntza hauek eskatzeko epea ekainaren 11n amaituko da, eta173.341,22 euro bideratuko dira.

Laguntza-lerro honek zortzi beka finantzatuko ditu: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako (antzerkia eta dantza) eta hiru musikarako. Helburua da onuradunei prestakuntza bikaina ematea, gerora kalitatezko kultura-lanen sorkuntzan, hedapenean eta ekoizpenean eragiteko.

Beka horiek emateko hainbat irizpide ezarriko dira. Eskabide berrien kasuan, merezimendu akademikoak, hautagaiei egiten zaien elkarrizketa, aurkezten duten proiektua eta irizpide ekonomikoak hartuko dira kontuan. Bekak luzatzeko eskabideen kasuan, interesdunek 2023-2024 ikasturtea gainditu beharko dute elkarrizketa egiten den unean, eta, gainera, hasierako ikasketa-plan bat aurkeztu beharko dute, luzapen bat edo bi jasotzen dituena.
Ebaluatzeko eta, ondoren, emateko, aurkezten duten ikastaroaren memoria balioetsiko da, ikastetxearen edo irakasleen ebaluazioa, ikasturteko espediente akademikoa eta elkarrizketaren emaitza barne.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button