ARTEA

Mar de Dios artistaren “Kore” izeneko erakusketa

Bilboko CarrerasMugica galeriak Mar de Dios artistaren Kore izeneko erakusketa hartuko du uztailaren 30era arte.

Erakusketa honetarako, galeriaren estudioa eraldatuta egongo da, eta 13 artelan bilduko ditu, “buztin erregogor beltzean eginak eta engobez eta oxido koloratzaileak dituzten portzelanaz apainduak”. Artista teknika hori erabiltzen hasi da, Koganecho egonaldi artistikoari esker Yokohaman izan ondoren.
Artistaren ustez, “mitologia bizi garen mundua azaltzeko modu bat da. Erakusketaren izenburua, Kore, greziar mitologian erabiltzen da Persefone izendatzeko, hau da, Zeusen eta Demeterren alaba, Hadesek bahitu eta azpimundura eramandakoa; granada-hazi batzuk irentsi ondoren ihes egin ahal izan zuen handik. Persefoneren mitoarekiko interesa, zoritxarra gainditzeko era eta urtaroen itzulera gisa, agerian dago Mar de Diosek teknika berriei aurre egiteko duen moduan, eta forma jakin batzuetan, etengabe errepikatzen baitira bere obran”.

Mar de Dios (Barakaldo, 1992) Artean lizentziaduna da, Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egina du EHUn, eta Arte eta Sorkuntzako Ikerketa Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Egoiliarra izan da programa hauetan: IDPool, Vista Alegre, Portugal (2018), eta Koganecho Artist Residency, Yokohama, Japonia (2023).
Zenbait sari eskuratu ditu, besteak beste, Ertibil Bizkaia hirugarren saria, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button