MUSIKA

Nashville Pussy rock and roll banda estatubatuarrak Durangon joko du

Nine Pound Hammer country eta punk taldearen errautsetatik sortu zen Nasville Pussy 90eko hamarkadaren amaieran. Izan ere, Blaine Cartwright lehenengo taldeko abeslaria ohiak abiatu zuen Atlanta hirian. Bere musikan punk rock, hard rock eta countryaren arrastoak sumatzen dira. Cowpunk etiketa erabili izan da euren soinua definitzeko.

1998an plazaratu zuen bere lehendabiziko lana, Let Them Eat Pussy (Amphetamine Reptile). Harrezkeroztik hainbat disko eta kontzertu eskaini dituzte mundu osoan. Euren azken lana From Hell to Texas (Steamhammer / SPV) izenburua du. Iaz, gainera, Live in Rennes izeneko zuzenekoa argitaratu zuen Slinging Pig zigilupean. Taldea honako musikari hauekin osatzen da: Ruyter Suys (gitarra); Jeremy Thompson (bateria), eta Karen Cuda (baxua).

Positiva, berriz, Bilbotik datorren hard rock talde handia da. Izan ere, oso kritika onak jasotzen dituzte hedabide eta soinu gogorren zaleen aldetik. Euren disko eta zuzenekoak, 70eko hamarkadan sustraituriko gitarra riff pisutsu eta, era berean, biziekin janzten dituzte. Euren eraginen artean, Captain Beyond, Budgie, Blue Öyster Cult, GrandFunk RailRoad, edo MC rock talde klasikoak aipa daitezke. Laukotearen azken diskoa, Prodigal Songs, Odio Sonorok plazaratu zuen 2009an.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button