ARTEA

Tabakalerak “Immaterial” jaialdiaren laugarren edizioa antolatu du

Maiatzaren 16tik 18ra bitartean, hogeita hamar bat kultur eragilek hitzaldiak, aurkezpenak, tailerrak eta kontzertuak eskainiko dituzte Immaterial jaialdiaren laugarren edizioan.

Aurten, jaialdia “hibridotasunaren esferan murgilduko da. Lurralde fisikoek eta digitalek bat egiten duten, elkar aktibatzen duten eta elkarrengan eragina daukaten eremuan”.

Atzo hasitako ekimenean hogeita hamar bat kultur eragile elkartuko dira: komisarioak, ikertzaileak, podcasterreak, sortzaileak eta musikariak, teknologiaren eta gizartearen arteko elkargunea aztertzeko asmoz datozenak.

Aurten, Tabakaleran eta Dabadaba aretoan maiatzaren 17an (ostirala) eta maiatzaren 18an (larunbata) egingo diren musika elektronikoko eta ikus-entzunezko emanaldi esperimentalen programa garatuko da. Larunbatean, 19:00etan, Tabakalerako Patioan, Nina Emocional artista eta musika ekoizleak emango dio hasiera musika saioari.
Parte hartuko duten beste artista batzuk, Guayaba, Putochinomaricón, Ibon RG, Meritxell de Soto, Chuquimamani-Condori,…izango dira.

Jakingarri guztiak Tabakalerak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button