ESZENA

“Uda Giro” ederra, Durangon

Durangoko Udalak eta San Agustin kuturguneak Uda Giro arte eszenikoen kultur programa antolatu dute beste behin. Uda Giro ekainaren 22an hasi eta abuztuaren 31n amaituko da, eta tarte horretan, 13 ikuskizun eskainiko dira bertan.

Programaren helburuak dira, sasoi hori probestuz, kalea herritarren eta kulturaren elkargune gisa erabiltzea, eta kaleko arteen erakusketa bat eskaintzea. Izan ere, eta antolatzaileek adierazi duten moduan: ”Ekitaldi honek gure kultur eskaintza aberasteaz gain, komunitatearen zentzua ere indartzen du, gure kaleak eta plazak kalitatezko ikuskizunez goza dezakegun eszenatoki bizi bihurtzen baititu. Bereziki harro gaude bertako artisten parte-hartzearekin, beren talentu eta sormenarekin Durangoko kultur aberastasuna islatzen baitute.

Programazioak familientzako ikuskizunak, dantza garaikideko piezak, zirkua, musika, bertsolariak eta antzerkia bilduko ditu.
Egitaraua  Markeliñek irekiko du Artilusio bere azken lanarekin. “Tramankulu bat, hiru aktore eta pertsonaiak ipuinak bizitzeko eta arratsalde ederra pasatzeko”.

Musika Hutsun taldearen txalapartaren eta Artzeko Jel Trio jazzaren arteko fusiotik etorriko da. Leioako Kantika Korala ere herrira hurbilduko da, eta musikarekin dantza ere izango da:  Matxalen Bilbao, Fugas eta Led Silhouette konpainiek dantza garaikideko piezak eskainiko dituzte.

Programa zirku garaikideko bi piezarekin osatuko da; denak dira ikuskizun harrigarriak, berritzaileak eta hipnotikoak.  Adibidez, diziplina horretan arituko da Doppiozero de Carpa Diem, zirku konpainia italiarra, masta txinatarra, bizikleta  akrobatikoa, objektuen manipulazioa eta pailazoak uztartzen dituena.

Giro ederra, Durangon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button