BESTELAKOAK

“SOKA, euskal dantzaren urratsetan” erakusketa, Angelun

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria paratu dute Angelun, uztailaren 19a arte.

Euskal Kultur Erakundeak ekoitzi du euskal dantzei buruzko erakusketa ibiltaria, “bisitariei euskal dantzak ikasteko edota ezagutzeko gogoa pizteko eta esperientzia aberasgarriagoa izan dadin”. Erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago ditu (funts ikonografikoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), bai eta zazpi sortze-lan, jatorrizko bideoak eta argazki andana ere.
Erakusketa gaiaren araberako lau gunetan banatuta dago: Dantzaren bizipen intimoak, Euskal dantza & historia, Euskal dantza & gizartea eta Sorkuntzaren bideak. Soka erakusketak “14 terminal interaktibo, ukipen-pantailak, formatu handiko 7 HD telebista, 9 irakurgailu multimedia, 15 ordenagailu eta bideo-proiekzio eremu bat ditu”.

Erakusketan hainbat bideo interesgarri ere badaude. Adibidez, 1960-1970 urteen artean Jean-Michel Guilcher etnologo eta ikertzaile bretainiarrak Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Nafarroan egindako bideo-zati ezberdinak, eta František Pospíšil txekiar etnologoak 1927an ekoiztutako filmen irudiak. Era berean, New-Yorkeko International Center of Photography zentroak maileguan utzita,  Robert Capa-k 1951ko abuztuan Saran egindako argazkien erreprodukzioak erakusgai dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button