LITERATURA

Literaturaren inguruko hainbat saio Karrikiri elkarteari esker

Iruñeako Karrikiri elkarteak eta dendak liburu aurkezpen ezberdinak osatu ditu Nazioarteko Liburu Egunaren harira.

Gaur berton izango da lehen hitzordua Irati Jimenezek gidatuko duen bidaia literarioarekin. 19:30ean izango da Kondestable Jauregia, Deabruaren eskolarekin elkarlanean.
“Testamentu Zaharrean sugeak Ebari esandako hitzak abiapuntu hartuz idatzi du Irati Jimenezek bere azken lana, Begiak zabalduko zaizkizue izeneko saiakera literarioa, euskal literaturaren azterketa sakonaz gain, ariketa literarioa egiteko eta baloratzeko tresnak eskaintzen dituen lan mardula, narratibazko bere lanen estilo literarioan idatzitakoa. Eta urteetako ikerkuntza lana biltzen duen lan hori oinarri hartuta osatu du Euskal literaturaren historia sobrenatural bat izeneko ikuskizuna.
Bideo-lanen eta musikaren laguntzarekin egindako proposamen eszeniko bat, abadeek idatzitako literatura pobre bat kontsideratu izan dena hori askoz gauza interesgarriagoa dela frogatzen duena, eta euskal literaturaren ozeano ilunean bidaiatzera gonbidatzen gaituena, gure literaturaren botereaz jabetu gaitezen eta orain arte ezezagunak zitzaizkigun lurraldeak deskubritzerakoan, bere edertasun hordigarriak liluratu gaitzan.”

Hil honetako saioak honakoak dituzue: Ur-Marka liburuaren aurkezpena, Ricardo Arregi eta Angel Errorekin, apirilak 12an; Amaiur. Libera state komikiaren aurkezpena, apirilaren 23an; apirilaren 26an, Egile Berriendako Literatur lehiaketa 2021 izeneko liburua aurkeztuko da Karrikirin, eta sari irabazleak bertan izango dira; eta maiatzaren 4ean, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan liburuaren aurkezpena izango da Eneko Bidegain eta Dani Martirenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button