LITERATURA

Idazketa-tailer kolektiboa Oier Guillanekin

Donostiako Kubo Kutxan idazketa-tailer kolektiboa antolatu dute ekainaren 1ean eta 8an. Interesa izanez gero, izena emateko epea maiatzaren 26 arte izango duzue zabalik.

Tú y yo II [Zu eta ni II] izeneko idazketa-tailer kolektiboaz Oier Guillan idazle eta dramaturgoa arduratuko da. Kubo Kutxa aretoan egingo da, ikusgai dagoen Eva Lootzen erakusketaren esparruan.

Idazketa tailer honetan, parte hartzaileek Tú y yo II piezarekin dialogatuko dute sormenaren bitartez, idatzizko material berri bat sortuz. Horretarako, literaturatik eta performancearen mundutik eratorritako idazketa dinamikak eta jolasak proposatuko zaizkie, bakarkako eta taldeko lana tartekatuz.

Ekimenaren helburua honako hau da: “norberak duen idazketa ahotsa errespetatuz, material testual berri bat sortzea, jatorrizko piezarekin dialogatzen duena eta harekin elkar-osatzen dena.”
Tailerrean sortutako material hori bera Javier Barandiaran eta Maite Muguerza aktoreen lan fisikoaren oinarria izango da, Instalazioaren aktibazioetan, uztailaren 11ean eta 25ean, 18:30ean, Kubo Kutxan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button