MUSIKA

Porrontxo jaiak musikaz gainezka datoz

Donostiako Egiako auzoko jaiak musikaz beteta datoz. Hala, gaurtik igandera bitarte, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.

Hala, gaur bertan, askotariko emanaldiak izango dira Karpa plazan. Hasteko, 19:00etan, Lumi bikoteak giro elektroniko eta melodikoak sortuko ditu. Gero, 20:30ean, Kazkezur nafarren indie-rock indartsua etorriko da. Nafarren ostean, Pelax bandak stoner, blues eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rock sendoa haizatuko du. Hiru horien atzetik beste lau talde arituko dira: Andoni O., Balza, Zopilotes Txirriaos eta Koban.

Larunbatean, ondokoek joko dute: La Jodedera, Tajon Prieto, Laiotz, 2Zio eta Turtukiña DJ. Azkenik, igandean, 18:00etatik aurrera, hiru taldek joko dute: Gera Sexatu, Sista Kata eta Iratzar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu