Nontzeberri

Porrontxo jaiak musikaz gainezka datoz

Donostiako Egiako auzoko jaiak musikaz beteta datoz. Hala, gaurtik igandera bitarte, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.

Hala, gaur bertan, askotariko emanaldiak izango dira Karpa plazan. Hasteko, 19:00etan, Lumi bikoteak giro elektroniko eta melodikoak sortuko ditu. Gero, 20:30ean, Kazkezur nafarren indie-rock indartsua etorriko da. Nafarren ostean, Pelax bandak stoner, blues eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rock sendoa haizatuko du. Hiru horien atzetik beste lau talde arituko dira: Andoni O., Balza, Zopilotes Txirriaos eta Koban.

Larunbatean, ondokoek joko dute: La Jodedera, Tajon Prieto, Laiotz, 2Zio eta TurtukiƱa DJ. Azkenik, igandean, 18:00etatik aurrera, hiru taldek joko dute: Gera Sexatu, Sista Kata eta Iratzar.

Exit mobile version