IKUS-ENTZUN

Bilbao Mendi Festival jaialdiak “Tasio” omenduko du

 

Montxo Armendariz zinegilearen Tasio (1984) pelikula bere 30. urteurrena ospatzen ari da aurten. Duela hilabete batzuk,  Nafarroako Filmotekak hainbat material berreskuratu zituen bere artxibategitik, eta erakusketa paratu zuen filmaren inguruan.

Gaur, Bilbao Mendi Festival jaialdiaren barruan, filma ikusi ahalko da; izan ere, jaialdiak Tasio filmari omenaldia egingo dio Alhondigako Auditoriumean, 20:00etan, film bera pantailaratuz eta bertako protagonista batzuekin mintzatuz. Tartean bere zuzendaria izango da, 1949an Olleta herrian jaio zen Montxo Armendariz.

Pelikula hartako aktore batzuk honakoak Patxi Bisquert, Amaia Lasa, Isidro Jose Lozano, Nacho Martinez,  eta Jose Maria Asin izan ziren. Filmak Trentoko mendi festibalean jaso zuen lehendabiziko saria; hala, gaur, Bilbao Mendi Festivalean egingo den emanaldiak estreinako sari hori ere omendu nahi du.

Montxo Armendarizek 1984an filmatu zuen pelikula hori, Anastasio Ochoaren oroimenez. Ikazkin horren bizimodua, naturarekiko maitasuna eta aurrerapenak sortutako deserrotzearen aurrean bizimolde tradizionalari eusteko kemena daude film horren oinarrian.

lan honen ondoren, 27 horas, Secretos del Corazón eta Obaba bezalako filmak etorri ziren.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button